Sunday, January 21, 2007

Nora joan

Asociaciones * Centros de Ayuda
S.O.S.-BULLYING TLF: 620 489 332 y 609 877 569 (24h) sosbullying@hotmail.com
A.C.A.E. Asociación contra el acoso escolar. Teléfono: 985.15.50.72 (Lunes a viernes) mailto:acae_asturias@hotmail.com
ACAECAT. Asociación contra el acoso escolar de Catalunya. Estaremos a vuestra disposición en : Centro Cultural de les Corts, sito en la calle Dolors Masferrer nº 33-35. BarcelonaLos jueves de 17:00 a 21:00 horas, si es posible mejor solicitar entrevistaTeléfono 600 67 20 77E-mail: mailto:acaecat@acaecat.es
PRODENI- ASOCIACIÓN DE UTILIDAD PÚBLICA
Línea de Ayuda contra el Acoso Escolar (Web del defensor del menor)
NAVARRA: Teléfono gratuito 900 841 551 Será atendido de lúnes a viernes, de 11 a 13 horas, por una psicóloga. El resto del tiempo, funcionará un contestador automático. Correo electrónico mailto:convive@cfnavarra.es
EUSKADI: www.ikasle.net Correo electrónico ikasle@hezkuntza.net
DEFENSOR DEL MENOR EN LA COMUNIDAD DE MADRID
Fundación ANAR. Ayuda a Niños y Adolescentes en Riesgo. Teléfono del menor 900 20 20 10 (24h)
Observatorio para la Convivencia en los Centros Escolares de la Comunidad Valenciana
Madrid. Atención telefónica para los profesores acosados. Teléfono 915 220 827 El sindicato ANPE-Madrid puso en marcha desde ayer un nuevo servicio telefónico para atender las consultas de todos los profesores de la región que sean víctimas de la violencia o del acoso escolar en los centros educativos.
Cataluña. Unidad de Apoyo para la Convivencia Escolar (USCE). Su función es dar una respuesta rápida a todos aquellos problemas de convivencia que se den en los centros escolares de Catalunya. Teléfono 93-400-69-68
Profesores en apuros. A través del número 91 522 08 27, los profesores madrileños recibirán asesoramiento personal y profesional, orientación jurídica o mediación ante la Administración, así como el apoyo y puesta a disposición de toda la estructura sindical de ANPE, para tratar de paliar el serio problema de violencia en los centros de enseñanza. El «Defensor del Profesor» acudirá de forma de forma inmediata y profesional a todo el que lo pueda necesitar, y será directamente atendido por la psicóloga y profesora Inmaculada Suárez Valdés.
Leganés. La concejalía de Seguridad Ciudadana del Ayuntamiento de Leganés ha habilitado un teléfono gratuito (900 84 40 40) y una cuenta de correo electrónico ( acosoescolar@leganes.org ) en los que los alumnos de educación secundaria podrán denunciar casos de acoso escolar.
Albacete. "El defensor del docente"679 461 155. El sindicato independiente Anpe de Albacete ha puesto en marcha el nuevo servicio telefónico de ámbito regional "El defensor del docente", dirigido a los profesores que sufren agresiones.
Canarias. "Si te acosan o te amenazan, llámanos" Cualquier estudiante que se sienta objeto de acoso escolar en Canarias puede solicitar ya ayuda por teléfono o internet a la Consejería de Educación del Gobierno Autónomo, que pondrá a su disposición psicólogos u otros especialistas, si es preciso, a fin de afrontar su problema.
901 93 03 03
y por internet, en la dirección acosoescolar@podemosayudarte.com
http://www.podemosayudarte.com/index.php

Eskola-jazarpena

ESKOLA-JAZARPENA
Zer da eskola-jazarpena
Gaur egun, eskola-jazarpena Bullying izenarekin egin da ezagun gizartean. Ingelesez, bully berbak harroputz edo ahoberoa esan nahi du. Hortaz, zer da bullyinga? Ikasle batek bere ikaskide bat menpean hartzeko egiten duen jazarpenari deitzen zaio bullyinga. Irainak, etengabeko eraso fisikoak, jendaurreko umiliazioak, derrigortutako beharrak, txantxa astunak edota ageri-ageriko gutxiespenak dira ikasle batek beste bati egin eta eskola-jazarpentzat hartzen direnak.
Eskola-jazarpena gertatzen ari dela jakiteko, ondorengo gauza hauek antzeman behar dira:
Zapaltzaile batek edo batzuek erasotu duten babes gabeko biktima bat egon behar da.
Desoreka egon behar da indartsuenaren eta ahularen artean. Desoreka hori indarrean, gorpuzkeran, maila sozialean eta psikologikoan agerikoa izango da. Hortaz, biktima babes gabe sentituko da beti.
Jazarpenak etengabea izan behar du, hots, jazarpena epe batez errepikatu egin behar da.
Normalean, jazarpena lagun bakar bati egiten zaio baina talde bati ere egin dakioke, hala ere, hau ez da oso ohikoa.
Nolanahi ere, eskolako jazarpena modu ezberdinetakoa izan daiteke. Jarraian aipatzen dira bullying eredu nagusienak:
Fisikoa: bultzatzea, ostikadak eta ukabilkadak ematea, tresnak erabilita jotzea. Jazarpen mota hau lehen hezkuntzan gertatzen da gehienbat.
Hitzezkoa: Iraintzea, jendaurrean gutxiestea edota biktimak duen gabeziaren bat behin eta berriz azpimarratzea. Azkenaldian, sakeleko telefonoa jazarpen mota hau egiteko tresna garrantzitsu bihurtu da.
Psikologikoa: norbanakoaren autoestima ahultzea dute helburu eta segurtasun eza eta beldurra gehitzen du.
Soziala: Norbanakoa taldetik aldentzea du helburu.
Bullyingak oso kalte txarrak eragin ditzake jasatzen duen ikaslearengan; eskola-porrota edota ikasteko zailtasunak, antsietatea, eskolara joateko beldurra edota arrisku fisikoak eragin ditzake, eta gehienbat, zapaldua den ikasleari garapena oztopatu diezaiokeen segurtasun eza eragiten dio.
Bullying fenomenoa beti egon izan da, mota guztietako ikastetxeetan, bai publiko zein pribatuetan, punta-puntakoetan eta marjinaletan, hiri handietan zein txikietan. Baina orain arte ez zaio inolako garrantzirik eman. Aitzitik, zenbait profesionalen ikerketek eta azkenaldian Giza Eskubideak defendatzeko sortu den kulturak pil-pilean ezarri dute eskola-ezarpenaren gaia.
Apurtu tratu txarren katea! Egin dezakezu!
Duela gutxira arte, eskola-jazarpena irakasleek eta ikasleen gurasoek konpondu beharreko kontua zen. Orain, aldiz, hezkuntza administrazioak ere esku hartu du arazoa konpontzeko ahaleginetan, eta ikastetxe guztietan bullyingari gogor aurre egiten ahalegintzen dira. Ildo honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hainbat ekimen jarri ditu martxan, eskoletan segurtasuna indartu eta euskal eskola-jazarpenari aurre egiteko.
Apurtu tratu txarren katea! Egin dezakezu! lelopean sentsibilizazio kanpaina abiarazi du Hezkuntza Sailak. Kanpaina honen bidez, edozein zalantza, arazo, edo eskola-jazarpena gertu-gertutik ezagutzen duten gazteek, euren iritzia aske azaldu ahal izango dute. Horretarako, Hezkuntza Sailak www.ikasle.net web orrialdean e-posta jarri du eskura, eta bertan edozein zalantza, arazo edo kontakizun azaldu ahal izango da. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko lantalde batek e-posta horretan agertutako gai guztiak landuko ditu eta ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko dira.

Umeak

Friday, January 19, 2007

Marokoko hezkuntza sistema



Marokoar hezkuntza sistema islamiar legearen gainean eraikita dago. Jaungoikoarenganako fedea, nazioarenganako maitasuna eta monarkia konstituzionalaren errespetua ditu oinarritzat.Marokon bi hezkuntza sistema daude: publikoa eta pribatua.
Pribatuan ikasleriaren % 3 dabil, eta ikastetxe horietako gehienak gobernuaren menpe daude, eta publikoen antzeko ikasketa programak eta metodoak erabiltzen dituzte. Horiez gain, eskola frantsesak, espainolak eta abar ere badaude. Horiek, dagozkien lurraldeko programa jarraitzen badute ere, nahitaez arabiar hizkuntza eta kultura ikasgaiak eman behar dituzte.Ikasketa ez unibertsitarioak hiru mailatan bereizten dira: Lehen Hezkuntza (6 maila, 6-12 urte bitartean), Bigarren Hezkuntza (3 maila, 12-15 urte bitartean), eta Batxilergoa (3 maila, 15-18 urte bitartean). Batxilergoaren ordez Lanbide Heziketa ikasteko aukera ere badago. Haur Hezkuntzari dagokionez, orain arte ez du presentzia handirik izan; hirietan orain hasi dira zabaltzen.Haur Hezkuntza: arlo pribatuaren esku dago, eta 2-6 urte bitarteko haurrei begira. Zentro bakoitzeko buruek erabakitzen dituzte emango duten ikasketa programa eta irakasleek izan beharreko profila eta ikasketak. Garai honetan hasiko dira hizkiak ezagutzen, irakurtzen eta idazketa teknikak lantzen.
Zentroek ez dute jangelarik; hala bada, ikastetxeko ordutegia, goizeko 8:30etik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era da. Asteazken, larunbat eta igandeetan ez dago eskolarik.Eskola koranikoak: Korana baino ez da irakasten eta kasu gutxi batzuetan irakurketarekin eta idazketarekin hasten dira. 4 urterekin matrikulatu eta 7-8 urte dituztenerako Korana buruz jakitea espero da.
Erabiltzen duten ikasketa metodologia errepikapenaren bitartez buruz ikastea da, azaldu edota jakin gabe zer esaten den edota esaten denaren inguruan hausnartu barik. Pertsona helduak ere joan daitezke ikastetxe horietara, eta kasu horietan ere ikasketa metodologia bera erabiltzen da. Tangerren, esaterako, hiru eskola koraniko garrantzitsu daude. Bertan urtero 10 ikasle hoberenei beka bat ematen zaie ikasketak jarraitzera Saudi Arabiara joateko eta etorkizun hurbilean iman bihurtzeko.
Lehen Hezkuntza: sei maila dira, 6 urterekin hasi eta 12 urtera arte. Maila batetik bestera automatikoki pasatzen da, ikasgaiak gainditu edo ez. Hala ere, Bigarren Hezkuntzara pasatzeko, haur guztiek azterketa global bat gainditu behar dute ekainean. Gainditzen ez dutenek hurrengo urtera arte itxaron behar dute. Herri edota hiri bakoitzeko haur guztientzat azterketa bera izaten da, eta azterketa horren mamia herri edo hiriko irakasle guztien artean erabakitzen da. Zentro bakoitzak bere proposamena egiten dio barrutiko ikuskariari eta horrek Barrutiko Ordezkaritzara bidali ostean, han erabakitzen da zein galdera egin zehazki. Azterketa hori haurren gehiengoak gainditzen badu ere, gainditzen ez dutenek hiru urteko epea dute horretarako. Orduan ere gainditzen ez badute, Lanbide Heziketara bideratzen dira.Badaude beste zentro mota batzuk ere, esate baterako "Muley Sliman" Tangerren, non bi urteren buruan oinarrizko jakintzagaiak eta islamaren inguruko gaiak baino ez diren eskaintzen. Lehen Hezkuntzako asteko ordutegia 30 ordukoa da, astelehenetik larunbatera.
Liburuak gurasoek erosi behar izaten dituzte, baina ostean gobernuak diru laguntzak ematen ditu.Bigarren hizkuntza salbu, ikasgai guztiak arabiera klasikoan ematen dira. Lehen Hezkuntzako 3. mailan frantsesez idazten, irakurtzen eta hitz egiten ikasten hasten dira, Marokoko bigarren hizkuntza ofiziala baita.Gela bakoitzeko haur kopurua aldatu egiten da auzotik auzora eta herritik herrira, baina hirietan ohikoa da gela berean 40 ikasletik gora izatea.Bigarren Hezkuntza: hiru maila dira, 12 urtetik 15 urtera bitartean. Lehen Hezkuntzan legez, hemen ere, maila batetik bestera automatikoki igarotzen da, eta Batxilergoan matrikulatzeko azterketa bat gainditu behar dute.
Azterketa horretara aurkezteko 18 urte edo gutxiago izan behar dira. Hori ez bada kasua, edota hiru aldiz azterketa froga egin eta gainditzen ez badute, Lanbide Heziketara bideratzen da ikaslea.Bigarren Hezkuntzan ere astean 30 orduko ikas-ordutegia dute, astelehenetik larunbatera; liburuak beraiek erosi behar dituzte (nahiz eta gobernuak ostean diru laguntzak eman).
Ikasgela bakoitzean 20-45 ikasle inguru egon daitezke. Ikasgai guztiak -bigarren hizkuntza salbu- arabiera klasikoan ematen dira. Hala ere, kasu honetan, ikasmaterialak ordaintzeko bekak lortzeko aukera dago, eta landa eremuko ikasleen kasuan, hirietako barnetegietara ikastera joateko.Batxilergoa: hiru maila dira, 15-18 urte bitartean egiten direnak. Lehenengo mailan, frantsesaz gain, beste hizkuntza berri bat ikasten hasten dira: gaztelania, ingelesa, alemana edo italiera. Bi adar daude: 1. Orokorra: Letrak, Zientzia Esperimentalak eta Zientzia Zehatzak. 2. Teknikoa: Ingeniaritza Ekonomikoa, Mekanika, Elektronika, Kimika eta Nekazaritza. Kasu honetan ere, Unibertsitatera joateko azterketa bat gainditu behar da.Zenbait ohar: Marokon ez da existitzen irakasle tutorearen lana, eta ikasle ordezkariek ez dute eginkizun zehatzik edota pisurik. Ziklo bakoitzaren bukaeran, haur bakoitzarekin orientatzaile batek hitz egiten du bere ikasketak nondik bideratu aholkatzeko.
Ebaluazio txostenetan (ikasturteko bi edo hiru), azken azterketako nota baino ez da agertzen, hori baita ebaluatuko duten gauza bakarra. Irakasle eta ikasleen artean ez dago apenas komunikaziorik, irakasleak, oro har, eskola ematera mugatzen baitira. Gurasoak ere oso gutxitan joaten dira zentrora, eta agertzen direnean, normalean, ikasleak gauza gogorren bat egin duelako da. Hezkuntza sistemari ez zaio garrantzirik ematen eta irakasleen lana ez da aintzat harten. Ez dago talde lanak egiteko ohiturarik, ez eta irakasleen arteko koordinaziorik ere. Bai irakasleek, bai ikasleek oso baliabide material gutxi dituzte. Ikasketa metodologia zabalduena memorizazioa da.

Thursday, January 18, 2007

Egin beharreko gauzak



1- Tratu txarreko kasua igarri edo susmatzen duen pertsonak ikastetxeko aholkula edo orientatzaileari jakinaraziko dio susmoaren eta ziurtasunaren arrazoiak azalduz.
2- Aholkulari-orientatzaileak, kasuak igartzeko adierazleei buruz duen ezagutzan oinarrituta, susmoaren lehen balorazioa egingo du, eta susmoak jarraituz gero, ikastetxeko zuzendaritzari idatziz jakinaraziko dio.
3- Ikastetxeko zuzendaritzak udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei ikerketa bat egiteko eskatuko die, ikastetxeko langileek egindako idatzizko jakinarazpena bidaliz.
4- Garrantzitsua da kasuaren inguruan erreserba gordetzea eta igarpenean aipatu diren pertsonei bakarrik ematea horren berri.Premiazko egoeren aurrean, berriz, haurraren osotasun fisiko edo psikikoa arrisku handian egonez gero, ahalik eta azkarren eta erarik eraginkorrenean jarduko modua erabili beharko da

1- Egoera igartzen duenak aholkulari-orientatzaileari jakinarazi beharko dio, premiazko egoera dela adieraziz.
2- Aholkulari-orientatzaileak horren berri emango dio zuzendaritzari, premiazkoa dela jakinaraziz honi ere.
3- Zuzendaritzak kasuaren eta duen premiaren berri emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekintzari, hau da, adingabekoen babesaren ardura duen erakundeari. Jakinarazpena idatziz eta telefono bidez egingo da tramiteak arintzeko.
4- Berehala jardutea eta haurra etxera ez itzultzea eskatzen duten kasuetan zuzendaritzak eta kasuaren larritasuna ezagutzen dutenek beste baliabide batzuk erabili ahal izango dituzte, hala nola: salaketa aurkeztu Gau eta Eguneko Epaitegian, Ertzantzari edo Udaltzaingoari telefonoz deitu eta salaketa aurkeztu eta haurrak kalte fisikoak dituenean ospitaleratu.

Irakasleak babesik gabe sentitzen dira



DBH 4. mailako gela batean andereñoak MP3a kendu zion ikasleari, arauak hala zioelako. Ikasleak, haserretu eta irakaslea jo zuen. Beste ikastetxe batean irakasleak gelatik kanpora bidali zuen ikaslea, eta irten baino lehen irakaslea hormaren kontra bultza zuen. Beste batean irakasleak besotik helduta sarrarazi zuen ikaslea jolastokitik eskola barrura, eta aita etorri eta irakaslea jo zuen. Irakasle batek baino gehiagok topatu ditu autoko gurpilak zulatuta. Eta zentroko hormetan irakasleen aurkako pintadak agertu zirenekoa ezin ahazturik dabiltza oraindik batzuk.
Uste baino ugariagoak dira horrelako kasuak. Asko eta asko isilpean pasa dira, baina azkenaldian komunikabideetan oihartzuna izan dute beste zenbaitek. Irainetatik eraso fisikoetara iritsi gara, eta horrek egoera larriagotu egin du.
Ikaslearen aitak jo zuen irakasle hark argi zuen ez zela isilik geldituko. Aurrera egitea erabaki zuen: salaketa jarri, epaiketara joan... Hori bai, aitortzen du erabat bakarrik eta babesik gabe sentitu zela prozesu osoan eta emaitza ez dela inoren gustukoa izan. Lankideen babesa jaso zuen, baina administrazioaren aldetik ez zuen ezer jaso komunikabideetan agertu zen arte. Horregatik ulertzen du isilik gelditzen direnen erabakia. Bakardadea sentitzen duten askok isiltzea eta, ahal badute, ahaztea hautatzen dute.
Isilik gelditzeko beste arrazoi bat norberaren prestigioa da. “Irakasle txartxat hartuko naute”, “lankideek gaizki begiratuko didate”, “20 urte daramatzat irakaskuntzan eta inoiz ez zitzaidan horrelakorik gertatu; beti besteei gertatzen zitzaiela pentsatzen nuen eta orain niri gertatu zait”... Erasoak jasaten dituzten irakasleek lekukoak bilatu behar izaten dituzte, eta noski, ez da erraza. Gelako gazteak ez dira lekuko gisa aterako. Zailtasun horien aurrean, isiltasuna da nagusi.

Jarraitzen dituzten pautak

1.- Lehendabizi, eskaera jaso: kezkatuta dagoen ikasle batena lagunik ez daukalako edo iraindu egiten dutelako; kezkatuta dauden gurasoena eskolatik at koadrilan gertatzen denagatik; irakasle bat etortzen denean... Orientatzaileek eta irakasleek denei entzuten diete eta esaten dutena jaso egiten dute, inor epaitu gabe, baloraziorik egin gabe. Hori dena eserita egiten dute, garrantzia emanez.
2.- Informazioa jaso alde guztietatik. Horretarako, denekin biltzen dira, egoeran parte hartu duten guztiekin: irakasleekin, gurasoekin, ikasleekin... Beti, lehenengo, erasotzailearekin. Espero ez duen unean gelatik atera eta orientatzaileek berarekin hitz egiten dute, epaitu gabe: zer dakizu honetaz, badakigu norbait oso-oso gaizki pasatzen ari dela... Hasieran gehiegi ez dutela komentatzen diote orientatzaileek, baina ikusten dutenean ez dutela epaitzen eta badakitela zer gertatzen den, orduan hitz egiten hasten omen dira. Beraiei galdetzen diete zer egin daitekeen egoera aldatzeko, zerbait proposatzeko.Erasotuarekin azkena elkartzen dira.
3.- Lehen mementotik portaera erasotzaileak debekatzen eta mozten dituzte. Baldin badakite irainak egon direla, erasotzailearekin elkartzen direnean, esaten diote ez dutela irainik onartzen. "Ez baduzue berarekin ibili nahi edo bere lagunak izan nahi, ados, baina ez egin minik, ez kendu gosaria...", esaten diote. Normalean errespetatzen dute, edo mugimenduak egoten dira, gurasoak ere kezkatuta egoten direlako eta etxean ere komentatzen dutelako.
4.- Irakasleei gertatzen dena gelan aipatzeko esaten diete, erasotzaileek jakin dezaten eurek badakitela zer gertatzen den. Horrek indarra kentzen die. Ordura arte inpunitate osoz egin duena ezin duela egin konturatzen da erasotzailea.
5.- Garrantzitsua da gurasoekin hitz egitea eta orientatzaileek edo irakasleek ez dutela epaitzen eta ez direla posizionatzen ikustea. Izan ere, hasieran seme-alabak defendatzen hasten dira, baina erasotzailea ere kaltetua dela ohartzean, konturatzen dira lagundu egin nahi zaiela.
6.- Gainbegiratu: irakasleak eta gurasoak informatuta mantentzen dira eta gainbegiratzeko esaten zaie. Erne egon daitezela, euren presentzia areagotu dezatela, ez poliziak bezala, baina bai egoerak kontrolatuz.
7.- Bidea markatu: jasotako informazio guztia aztertu ondoren, orientatzaileek arazo nola bidera daitekeen aztertzen dute. Kasu batzuetan erasotuak autoestimua igotzea beharko du, eta beste batzuetan erasotzailea izango dalaguntza behar duena.
8.- Jarraipena: erasotuak asko eskertzen du jarraipena egitea, zer moduz dagoen galdetzea...
9.- Gurasoei eta irakasleei aholkuak eman.

Bullyinga ekiditzeko aholku batzuk


Hondarribiko gertakariaren ondoren denon ahotan dabilen gaia da. Lehendik ere horrelako arazoak ezagunak baziren, oraingoan ondorioak muturrera iritsi dira, eta horrek kezka areagotu egin du.Ez da errudunak bilatzen aritzeko unea, zuhurtziaz jokatu eta hausnartzekoa baizik. Eta bada zer hausnartua: zergatik sortzen diren horrelako jazarpenak, zer egin daitekeen horiei aurre egiteko edota saihesteko, zer egin dezakeen bakoitzak dagoen lekutik (familian, ikastetxean, gizartean, administrazioan...) eta abar.Eskolan kokaturik, alde batetik, prebentzio lana egin daiteke, eta hori egiten dute Etxarri-Aranazeko ikastolan. Bestetik, daukagun hezkuntza ereduaz eta antolaketaz hausnartu beharko genuke, horrek ere baduelako bere eragina.


Erantzukizuna denona daBullying-a ez da gazteen arazoa, gizarte osoarena baizik. Horregatik, erantzukizuna ere denona da, ez gazteena soilik, irakasleena soilik edo gurasoena soilik. Ondorioak ere, denok jasaten baititugu.Xabier Barandiaranek ere hala dio: "Gazteek bizi dituzten arazoak gizarte arazoak dira, eta konponbideak gizartera apuntatzen du bere osotasunean: familiaren, eskolaren, herriaren zeregina birdefinitu eta indartzera. Arazoa guztiona da, eta guztioi dagokigu ardura; zeregin hori hezkuntza sistemaren esku edota komunikabideen esku bakarrik geratzen bada, gizarteak porrot egingo du".Erantzukizuna hartu beharra dago, eta serio, gainera.

Irakasleentzako aholkuak
- Erne egon eta moztu.
- Koordinazio lana: informazioa trukatu.
- Gainbegiratu- Serio hartu eskaerak.
Ez esan "haurren kontuak dira", "jolasten ari dira" eta horrelakoak.
Jolasten ari direnean ondo pasatzen dute, baina norbait sufritzen ari baldin bada edo gaizki sentitu bada, hor ez dago jolasik. Hor muga bat dago. Eta orduan, egoera aldatzeko zer egin daitekeen pentsatu behar da.

Gurasoentzako aholkuak
- Ez hitz egin gaizki beste haurretaz.
- Talde desberdinekin ibiltzen erakutsi seme-alabei, ez beti lagun berberekin. Sarritan entzuten da "gure koadrilakoa baldin bazara, ezin duzu horiekin ibili. Eta ibiltzen bazara, ez zara gure laguna". Guraso batzuek ongi ikusten dute, eta ez dira konturatzen beraiek ez dutela kafea beti berdinekin hartzen. Gauza bat da taldeari leiala izatea edo gaizki esaka ibiltzea. Baina beste bat besteekin ezin dela ibili esatea.
- Balioen transmisioa, errespetua.
- Komunikazioa mantentzea. Erasotzaileek ez dute ezer kontatzen, eta gurasoek oso gaizki pasatzen dute, azkenak izaten direlako zer gertatzen den jakiteaz.


Ikasle erasotuarentzako aholkuak
- Esan ez sentitzeko errudun esaten dizkiotenagatik.
- Esan ez identifikatzeko esaten dioten guztiarekin.
- Irainari halago bat bezala erantzun.
- Tutorearekin hitz egin.
- Inoiz ez erantzun beste irain batekin.

Interneteko hainbat web orrialde


Bullying-a ekiditzeko web orria
Tontxu Camposen Hezkuntza Sailak sortutako ekimenaren bidez, euskal ikasleek egunerokotasunean somatzen dituzten bullying kasuak sala ditzakete.
Web gune honen bitartez, ikasleak hitzetan eta elkarrenganako errespetuan oinarritutako hezkuntza prozesuan ikastea lortu nahi da.
Salaketak egin ahal izateaz gain, ikasleentzako materiala, irakasleentzako formakuntza zehatza, aholkuak... ere helarazi nahi dira. Elkarrekin taldeak ere, xede antzekoaz baliatuz, beste web gune bat jarri du martxan.
Internetek gaur egungo datu kezkagarriak aldatzea espero dugu: 116 bullying kasu ezagun; eta ez dakizkigunak?

Wednesday, January 17, 2007

Egin beharreko gauzak


Harremanak gelan: gatazkak, tratu txarrak... esku hartzeko moduak
Irakasle eta ikasleen arteko harreman "onek" espazio berriak eraikitzen laguntzen dute, non elkarren arteko errespetua, onarpena eta elkar ulertzea bidera daitezkeen.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko irakasle, aholkulari eta orientatzaileentzat.
Helburuak
- Gatazken prebentzioa lantzen duten programak ezagutzea.
- Tratu txarren zergatia eta ondorioak aztertzea.
- Tratu txarren aurrean esku hartzeko erabiltzen diren programak eta estrategiak lantzea.
- Esku-hartze zuzenetan irakasleak behar dituzten tresnak eta trebetasunak ezagutzea eta praktikatzea.
- Bitartekaritzaren bidez kudea daitezkeen ikastetxeko gatazkak definitzea.
- Bitartekaritza prozesua ikasi eta praktikatzea.
Metodologia
Bakoitzaren bizipenetatik abiaturik eta adierazpen teorikoak kontuan hartuz, banakako hausnarketetara iristen saiatuko gara. Metodologia interaktiboa eta parte hartzailea erabiliko dugu, eta bakoitzaren esperientzian oinarrituko da, lan kooperatiboa eta eraikitzailea bultzatuz.
Ikastetxeen bizikidetza lantzeko eredu orokor bat: prebentzioa
Bullyinga edo ikasleen arteko tratu txarrak
- Zer da eta nola desberdindu daiteke beste biolentzia motetatik.
- Eskolan gertatzen diren tratu txar motak: fisikoa, psikologikoa.
- Protagonistak: biktima, erasotzailea eta begiraleen ezaugarriak.
- Tratu txarren ondorioak.
- Tratu txarrak jasateko aukera gehien duen ikaslearen profila.
- Bullyinga detektatzeko behaketa ereduak (galdeketak eta bakarkako elkarrizketa).
- Zuzeneko esku-hartzea.
- Bullyingaren prebentziorako estrategiak.

Bullyngari buruzko informazioaz gain beste atikulu interesgarri batzuk ere jarriko dodaz blog honetan. Hezkuntza munduari buruz izango dira artikulu edo testu hauek.

Friday, January 12, 2007

bullying

Thursday, December 28, 2006

Nire bloga Bullyingnari buruzkoa izango da, uste dodalako gaur egungo arazo larri bat dala. Danon esku dago gai honi konponidea topatzea, gu etorkizuneko hezitzaile moduan arazo honekin aurkituko gara eta aurre egin beharko deutsagu, beraz prestatuta egon behar gara.
Blog honetan gaiaekin zerikusia daukan informazioa jarriko dot.

Gotzone naz eta 20 urte daukadaz. Bilbon bizi naz eta Lehen Hezkuntza ikasten nabil Bilboko Irakasleen eskolan. Dana ondo urtetzen bada espero dot aurtengoa izatea ikasketa honeek burutzeko azkenengo urtea. Hau da blog bat egiten dodan lehenengo aldia eta ikasgai honetarako egiten dot. Espero dot zure gustokoa izatea eta baliagarria izatea. Gehigarririk jarri nahi izan eskero lasai egin daikezu. Besterik barik agur bero bat